3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
KANTAURI ALDEKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA
Espedientea: A/31/03618
Apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuak (1986ko apirilaren 30eko Estatuko Aldizkari Ofiziala) onetsi zuen Ur Jabari Publikoari buruzko Erregelamenduaren 116. artikuluan ezarritakoarekin bat, aditzera ematen da, orok jakin dezan: Kantauri aldeko Konfederazio Hidrografikoak 2018ko uztailaren 26an emandako ebazpenaren bidez, berariazko espedientea bideratu ondoren, María Josefa Recarte Ballarenari 0,01 l/s-ko ur aprobetxamendua eman zaio Larretako eta Auzako iturburuetatik ura hartzeko, Erratzuko Larreta auzoan, Baztango (Nafarroa) udal-mugartean, Mamusenea baserriko etxeko erabileretarako.
Oviedon, 2018ko abuztuaren 7an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Ur komisario albokoa (2017ko irailaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofiziala), Jorge Rodríguez González.
Iragarkiaren kodea: E1810187