3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA
Iragarki oharra. Erreferentzia: 2018-S-270
Urraulgoitiko Udalak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:
Ezaugarriak:
Eskatzailea: Urraulgoitiko Udala.
Xedea: Irurozkiko hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea.
Ibilgua: Areta ibaia.
Isurketa eginen den udal-mugartea: Urraulgoiti (Nafarroa).
Isurketak 5.500 m³ inguruko gehieneko bolumena du urtean, eta tratatuko da bi gelako Imhoff tankean, 30 m³-ko edukierakoan.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.
Zaragozan, 2018ko uztailaren 3an.–Ur komisarioa, René Gómez López de Munain.
Iragarkiaren kodea: E1810308