163. ALDIZKARIA - 2018ko abuztuaren 23a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2018-S-438

Basaburuko Udalak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Basaburuko Udala.

Xedea: Jauntsarasko hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea.

Ibilgua: Usarra erreka (Basaburua ibaia), Basaburua ibaia (izenik gabeko erreka).

Unitate hidrogeologikoa: Basaburua-Ultzama.

Isurketa eginen den udal-mugartea: Basaburua (Nafarroa).

Herriko isurketa 3.700 m³ ingurukoa da urtean; bi isuritan banatuta dago, eta haietako bakoitza hormigoizko hobi septiko batean tratatzen da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2018ko uztailaren 6an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E1810291