3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA
Iragarki oharra. Erreferentzia: 2017-S-663
S. Coop. Ltda. Valdevillocok honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:
Ezaugarriak:
Eskatzailea: S. Coop. Ltda. Valdevilloco.
Xedea: nekazaritzako kooperatiba bateko instalazioetako hondakin urak isurtzeko baimena.
Unitate hidrogeologikoa: Erdiko Arga.
Isurketa eginen den udal-mugartea: Miranda Arga (Nafarroa).
Urtean, hondakin urek 158 m³ egiten dute, gehienez ere; hobi septikoan eta iragazki biologikoan araztuko dira, eta ondoren lurrean iragaziz aterako.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.
Zaragozan, 2018ko uztailaren 6an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.
Iragarkiaren kodea: E1810281