163. ALDIZKARIA - 2018ko abuztuaren 23a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2018-S-474

Cabredoko Udalak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Cabredoko Udala.

Xedea: Cabredoko hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea.

Ibilgua: Ega ibaia.

Isurketa eginen den udal-mugartea: Cabredo (Nafarroa).

Isurketak 12.410 m³-ko gehieneko bolumena du urtean, eta arazketarako instalazio berri batzuetan tratatuko da, elementu hauekin: lehen mailako eta bigarren mailako dekantazioa imhoff tankeetan, hormigoi armatuzko iragazki biologikoa eta amaierako hezegunea.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2018ko uztailaren 25ean.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E1810258