3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA
Iragarki oharra. Erreferentzia: 2018-S-361
Navarra de Infraestructuras Locales SAk (NILSA) honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:
Ezaugarriak:
Eskatzailea: Navarra de Infraestructuras Locales SA (NILSA).
Xedea: Orreagako, Aurizko, Aurizberriko, Urrobi kanpineko eta Urrobi industrialdeko hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea.
Ibilgua: Urrobi ibaia.
Isurketa eginen den udal-mugartea: Orreaga (Nafarroa).
Herri horietako, industrialdeko eta kanpineko hondakin uren bolumena 363.000 m³-koa da urtean, eta honela tratatzen dira: arbastatzea, lehen mailako dekantagailua, iragazki biologikoa, bigarren mailako dekantagailua eta hondar iragazkia.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.
Zaragozan, 2018ko ekainaren 15ean.–Ur komisarioa, René Gómez López de Munain.
Iragarkiaren kodea: E1810168