3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA
Iragarki oharra. Erreferentzia: 2018-S-415
Mairagako Mankomunitateak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:
Ezaugarriak:
Eskatzailea: Mairagako Mankomunitatea.
Xedea: Amatriaingo hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea.
Ibilgua: bertako erreka, Lizardia errekan isurtzen dena (Santsoain ibaia).
Isurketa eginen den udal-mugartea: Leotz (Nafarroa).
Isurketak 1.200 m³ inguruko gehieneko bolumena du urtean, eta 5 m³-ko hobi septiko batean tratatuko da.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.
Zaragozan, 2018ko uztailaren 3an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.
Iragarkiaren kodea: E1810133