163. ALDIZKARIA - 2018ko abuztuaren 23a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2017-S-809

Mairagako Mankomunitateak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Mairagako Mankomunitatea.

Xedea: Garinoaingo Las Ventas auzoko hondakin urak isurtzeko baimena.

Ibilgua: Leotz ibaia.

Isurketa eginen den udal-mugartea: Garinoain (Nafarroa).

Isurketak 550 m³ inguruko gehieneko bolumena du urtean, eta 3,5 m³-ko hobi septiko batean tratatuko da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2018ko ekainaren 21ean.–Ur komisarioa, René Gómez López de Munain.

Iragarkiaren kodea: E1810132