3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA
Iragarki oharra. Erreferentzia: 2018-S-439
Navarra de Infraestructuras Locales SAk (NILSA) honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:
Ezaugarriak:
Eskatzailea: Navarra de Infraestructuras Locales SA (NILSA).
Xedea: Tuterako araztegiko lohien tratamendu lerroa hobetzeko saneamendu lanetarako baimena.
Lanen xedea da Tuterako (Nafarroa) araztegiko lohien tratamendua hobetzea, hauen arabera: NILSAk 2017ko abuztuan izenpetutako proiektua, “Tuterako lohien tratamendu lerroa hobetzea”, eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoko UJPren kontrol txostenean, 2018ko ekainaren 18koan, jasotako oharrak.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.
Zaragozan, 2018ko uztailaren 3an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.
Iragarkiaren kodea: E1810112