163. ALDIZKARIA - 2018ko abuztuaren 23a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2018-S-360

Esteribarko Udalak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Esteribarko Udala.

Xedea: Eugiko hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea.

Ibilgua: Arga ibaia.

Isurketa eginen den udal-mugartea: Esteribar (Nafarroa).

Herriko hondakin uren bolumena 63.000 m³-koa da urtean, eta honela tratatzen dira: dekantagailu-digestorea (imhoff), iragazki biologikoa, bigarren mailako dekantagailua birzirkulazioarekin eta lohien tratamendua.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2018ko uztailaren 15ean.–Ur komisarioa, René Gómez López de Munain.

Iragarkiaren kodea: E1810111