163. ALDIZKARIA - 2018ko abuztuaren 23a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2018-S-365

Orbaizetako Udalak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Orbaizetako Udala.

Xedea: Orbaizetako hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea.

Ibilgua: Irati ibaia.

Isurketa eginen den udal-mugartea: Orbaizeta (Nafarroa).

Isurketa honela tratatzen da: lehen mailako Imhoff tankea, hormigoi armatuzko iragazki biologikoa, harrizko betegarriarekin, bigarren mailako imhoff tankea, birfintzeko eta ijezteko hezegune artifiziala eta amaierako imhoff tankea. Irati Etxeak etxe-multzoaren isurketa, berriz, 8 m³-ko hobi septikoan tratatzen da. Bi isurketen gehieneko bolumena 15.330 m³-koa izanen da urtean.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2018ko uztailaren 15ean.–Ur komisarioa, René Gómez López de Munain.

Iragarkiaren kodea: E1810110