1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK
5D/2018 EBAZPENA, ekainaren 25ekoa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, “Unión Regional de la Unión General de Trabajadores (UGT)” izeneko sindikatuaren estatutuen aldaketa gordailutu dela iragartzen duena (gordailu zenbakia: 31000246; lehengo gordailu zenbakia: 31/181).
Onartu egin da aipatutako elkartearen estatutuen aldaketaren gordailua egitea, egiaztatu baita betetzen dituela Askatasun Sindikalari buruzko abuztuaren 2ko 11/1985 Lege Organikoan eta Sindikatuen eta enpresa erakundeen estatutuen gordailuari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan (2015eko ekainaren 20ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) eskatutako baldintzak.
Gordailutzeko eskaera Augusto Paredes Anton jaunak egin zuen, 31/2018/000035 sarrera zenbakiarekin tramitatutako idazkiaren bidez.
Eskaera horretan adierazten da estatutuetako zenbait artikulu aldatzea onetsi zuela UGT Navarra sindikatuak, 2016ko maiatzaren 6an eta 7an egindako XI. Batzarrean.
Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea xedatzen da, bai eta iragarki ohol telematikoan jartzea ere, egindako aldaketaren berri emateko, maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuaren 23. artikuluan xedatutakoarekin bat.
Ebazpen honen aurka, interesdunek errekurtsoa jar dezakete Iruñeko Lan arloko epaitegietan, Lan arloko jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legean xedatutakoari jarraikiz (2011ko urriaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofiziala).
Iruñean, 2018ko ekainaren 25ean.–Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.
Iragarkiaren kodea: F1809334