163. ALDIZKARIA - 2018ko abuztuaren 23a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2017-A-175

Carlos Elcano Barguillak honako datu eta ezaugarri hauek dituen ur publikoen aprobetxamendua eskatu du:

Ibilgua: Ultzama.

Hargunearen udalerria: Odieta (Nafarroa).

Hargunearen tokia: UTM ETRS89 (612631, 4752473) 30. zona.

Erabilera: ureztatzea.

Erabileraren tokia: Odietako 9. poligonoko 106. lurzatia (Nafarroa). Batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilabetean (l/s): 0,0015.

Gehieneko bolumena urtean: 16 m³.

Aprobetxamenduaren xedea da ura zuzenean hartzea Ultzama ibaitik, ezkerraldetik, motoponpa baten bidez, 2,5 l/s-ko gehieneko uneko emaria. Ureztatu beharreko lurzatian dauden eta guztira 1,6 m³-ko edukiera duten 8 erregulazio biltegitara bultzatuko du ura motoponpa horrek. Ura ekainetik irailera bitarte hartuko da, biak barne, eta baratzak ureztatzeko erabiliko da, 0,02 hektarea, zehazki.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2018ko uztailaren 23an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E1810006