2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA
Kudeaketa-esleipena “La Grana pasealekuaren zoladura eta euri-uren sarea” obrarako
2018ko martxoaren 27an Izarbeibarko Mankomunitateak eta Garesko Udalak hitzarmena formalizatu zuten Udalak Mankomunitateari egindako kudeaketa-esleipenerako, “Garesko La Grana pasealekuaren zoladura eta euri-uren sarea” obra kontratatzeko espedientea kudeatzeko; obra hori 2017-2019 aldirako Toki Inbertsioen Planean dago.
Garesko Udaleko Gobernu Batzarrak egin zuen esleipena, 2018ko martxoaren 27ko bilkuran, eta geroago Osoko Bilkurak berretsi zuen, baita Izarbeibarko Mankomunitateak ere, Batzar Nagusiak 2018ko martxoaren 14an hartutako erabakiaren bidez.
Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko 40/2015 Legearen 11.3 artikulua bete beharrez.
Garesen, 2018ko abuztuaren 1ean.–Mankomunitateko burua, Sabina García Olmeda.
Iragarkiaren kodea: L1810341