163. ALDIZKARIA - 2018ko abuztuaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Ordenantza, Administrazio prozedura erkide elektronikoa arautzen duena. Hasierako onespena

Tafallako Udalak, 2018ko uztailaren 31n egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen, besteak beste, hasiera batean onestea Administrazio prozedura erkide elektronikoa arautzen duen udal ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, erabaki hori eta espedientea jendaurrean egonen dira Udalean (Idazkaritzan) hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, eragozpen edo oharrak aurkez ditzaten.

Alegaziorik aurkeztu ezean, hasierako onespena behin betikoa bihurtuko da, eta onespen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da ordenantzaren behin betiko testuarekin batera.

Tafallan, 2018ko abuztuaren 7an.–Alkatea, Arturo Goldaracena Asa.

Iragarkiaren kodea: L1810185