163. ALDIZKARIA - 2018ko abuztuaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PUIU

Akats zuzenketa 2018ko plantilla organikoaren behin betiko onespenean

Akatsa atzeman da 2018ko 148. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 1ean, argitaraturiko iragarkian. Beraz, bidezkoa da ondoko hau adieraztea.

Honako hau dioen tokian:

UDALAREN LANPOSTUAK

Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua. Araubide juridikoa: funtzionarioa. Maila/taldea: D. Lanpostuko osagarria: %10. Lanaldiaren luzapeneko osagarria: 50 ordu urtean (herriko festak, Santa Zita, Uxue eta Katalain): %5,44. 19/2008 Foru Dekretuko osagarria: %2,99. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: jardunean.

Honako hau behar du:

UDALAREN LANPOSTUAK

Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua. Araubide juridikoa: funtzionarioa. Maila/taldea: D. Mailako osagarria: %2,5459. Lanpostuko osagarria: %10. Lanaldiaren luzapeneko osagarria: 50 ordu urtean (herriko festak, Santa Zita, Uxue eta Katalain): %5,44. 19/2008 Foru Dekretuko osagarria: %2,99. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: jardunean.

Puiun, 2018ko abuztuaren 9an.–Alkate udalburua, Nekane Salaberria Etxeberria.

Iragarkiaren kodea: L1810249