163. ALDIZKARIA - 2018ko abuztuaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

5/2018 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2018ko 139. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 19an, aurrekontu-aldaketa hasiera batean onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Kreditu berezia.

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 21.000,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 10.671,32 euro.

Kreditu-gehigarria.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 6.000,00 euro.

Finantzabidea (gastuak).

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 5.500,00 euro.

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 9.500,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 12.000,00 euro.

Finantzabidea (diru-sarrera berriak).

7. kapitulua.–Kapital transferentziak: 10.671,32 euro.

Azkoienen, 2018ko abuztuaren 10ean.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L1810248