163. ALDIZKARIA - 2018ko abuztuaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Aldaketa, 2018ko Aurrekontua betetzeko Oinarrien 38. oinarriaren 8. eranskinean (Diru-laguntza izendunak). Behin betiko onespena

Behin Udaleko Osoko Bilkurak, legezko den quorumarekin, bi mila eta hamazortziko uztailaren 3an egindako bilkuran hasiera batez onetsita, eta jendaurreko epea inolako erreklamaziorik gabe iragan eta gero, behin betiko onetsita gelditu dira 2018ko Aurrekontua betetzeko Oinarrien 38. oinarriaren 8. eranskineko honako aldaketa hauek: diru-laguntza izenduna txertatzea Tellaiturri kalearen 12ko jabekideen alde eta diru-laguntzak murriztea Lezkairuko Zaldua kalearen 1Dko eta Agur María zeharkalearen 10eko jabekideei, honako xehetasun hauekin bat:

AURREKONTUKO PARTIDA

ONURADUNA / KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

30/15220/780000

Tellaiturri kalearen 12ko jabekideak / Eraikinak birgaitzeko laguntzak

+45.892,83 euro

30/15220/780000

Lezkairuko Zaldua kalearen 1Dko jabekideak / Eraikinak birgaitzeko laguntzak

-50.000,00 euro

30/15220/780000

Agur María zeharkalearen 10eko jabekideak / Eraikinak birgaitzeko laguntzak

-48.000,00 euro

Iruñeko Udalaren 2018ko Aurrekontua betetzeko Oinarrien 38. oinarriaren 8. eranskinaren aldaketa hauek, diru-laguntza izendunak jasotzen dituztenak, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta gero sartuko dira indarrean.

Iruñean, 2018ko abuztuaren 16an.–Alkate udalburua, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L1810383