163. ALDIZKARIA - 2018ko abuztuaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

2017ko superabita aplikatzeko proiektua eta 2018ko aurrekontuaren aldaketak, ezohiko kredituen eta Diruzaintzako geldikinekin finantzatutako kreditu-gehikuntzen bidez. Behin betiko onespena

Behin Udaleko Osoko Bilkurak, legezko den quorumarekin, bi mila eta hamazortziko uztailaren 3an egindako bilkuran hasiera batez onetsita, eta jendaurreko epea inolako erreklamaziorik gabe iragan eta gero, behin betiko onetsita gelditu dira 2017ko superabitaren erabilera eta 2018ko aurrekontuaren aldaketak, ezohiko kredituen eta diruzaintzako geldikinekin finantzatutako kreditu-gehikuntzen bidez, honako xehetasun hauekin bat:

Finantza aldetik jasangarriak diren honako inbertsio hauek onestea, Udalaren aurrekontuetan egindako aurrekontuko aldaketen bidez, gastu orokorretarako diruzaintzako geldikinekin finantzatuak:

1.1.–Alfredo Floristán plazako estalkia. 250.000 euro, 31/15331/619000 partidaren kargura.

1.2.–Urdanoz multzoko sarbidea hobetzeko lanak. 250.000 euro, 31/15331/619000 partidaren kargura.

1.3.–Komun publikoetako berrikuntza-lanak. 100.000 euro, 40/31120/632030 partidaren kargura.

1.4.–Sanduzelaiko Gridilla etxeak eraisteko lanak. 200.000 euro, 31/15331/619000 partidaren kargura.

1.5.–Sanduzelaiko Civivoxeko fatxada konpontzeko lanak. 100.000 euro, 50/33311/632060 partidaren kargura.

1.6.–Udal-lantegietako berrikuntza-lanak (Soldadurako Lantegi Eskola). 85.000 euro, 31/92062/632010 partidaren kargura.

1.7.–Espazio publikoak hobetzeko jarduketetan txertatzea lehentasunezko jarduketa bat honako xede hauek hartuta: zeharka aparkatzeko espaloian topeak jartzea, eta galtzadan parkimetroak jartzea Milagrosako kalerik estuenetan, hala nola Guelbenzu, Santa Marta eta beste zenbait kaletan.

2017ko superabitaren aplikazioak eta 2018ko aurrekontuaren aldaketek eragindako moldaketa hauek, zeinak ezohiko kredituen eta Diruzaintzako geldikinekin finantzatutako kreditu-gehikuntzen bidez egin baitira, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta gero sartuko dira indarrean.

Iruñean, 2018ko abuztuaren 16an.–Alkate udalburua, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L1810382