163. ALDIZKARIA - 2018ko abuztuaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL FRUTO

Aldaketa 2018ko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Murillo el Frutoko Udalak, 2018ko abuztuaren 3an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa 2018ko plantilla organikoan, zerbitzu anitzetako arduradun lanpostuari dagokionez.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta herritarrek eta interesdunek bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea iragandakoan.

Murillo el Fruton, 2018ko abuztuaren 6an.–Alkate udalburua, Juan Carlos Gabari Sanz.

Iragarkiaren kodea: L1810125