2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MURILLO EL FRUTO
2-4/2018 aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena
Murillo el Frutoko Udalak, 2018ko abuztuaren 3an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen aurrekontu-aldaketa egiteko espediente hauek:
2/2018 aurrekontu-aldaketa. Kreditu berezia, idazkari kontu-hartzaile ordezkoa kontratatzeko gastuak finantzatzeko.
3/2018 aurrekontu-aldaketa. Kreditu berezia, belaunaldi berriko banda zabalerako obraren finantzaketa osatzeko.
4/2018 aurrekontu-aldaketa. Kreditu berezia, ikuztegi zaharra eta izotz putzua berreskuratu eta balioan jartzeko obraren finantzaketa osatzeko.
Espedienteak Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.
Murillo el Fruton, 2018ko abuztuaren 6an.–Alkatea, Juan Carlos Gabari Sanz.
Iragarkiaren kodea: L1810124