163. ALDIZKARIA - 2018ko abuztuaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MÉLIDA

Aldaketa, Herri-larreen aprobetxamendua arautzen duen ordenantzan. Behin betiko onespena

Melidako Udalak, 2018ko maiatzaren 14an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa, Melidako herri-larreen aprobetxamendua arautzen duen ordenantzan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluko aginduei jarraikiz, erabaki hori 2018ko 111. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 11n; espedientea jendaurrean egon da hogeita hamar egun baliodunean.

Jendaurrean egoteko legezko aldia iraganik inork alegazio, eragozpen edo oharrik aurkeztu gabe, eta aipatu Foru Legearen 325.1.c) artikuluaren bukaerako aginduen ondorioz, ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsitzat jotzen da, eta haren testu osoa argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan, Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 326. artikuluari jarraikiz.

Argitara ematen da eta ohartarazten ezen honako erabaki honen aurka –xedapen administratiboa baita– ezin dela administrazio bidean errekurtsorik paratu, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 112.3 artikuluari jarraikiz. Hortaz, behin betiko onespen hau aurkaratzen ahal da bide hauetako bat erabiliz:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztuz, zuzenean, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10.1.b) artikuluari jarraikiz, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztuz, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Melidan, 2018ko abuztuaren 7an.–Alkate udalburua, José María Sesma Aznarez.

ALDAKETA

–Egungo testua:

“7. artikulua. Bazkalekuen balorazioa.

Huerta Alta bazkalekua, 9.166,60 euro.

Las Viñas bazkalekua, 6.675,44 euro.

Corral Nuevo bazkalekua, 6.360,74 euro.

La que andan las vacas bazkalekua, 3.267,26 euro.”

–Onetsitako testua:

“7. artikulua. Bazkalekuen balorazioa.

Huerta Alta bazkalekua, 7.900 euro.

Las Viñas bazkalekua, 4.700 euro.

Corral Nuevo bazkalekua, 6.000 euro.

La que andan las vacas bazkalekua, 2.800 euro.”

Iragarkiaren kodea: L1810193