2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LUZAIDE
Ehuntzaroko usategien enkante publikoa
Luzaideko Udalak, 2018ko abuztuaren 8an egin bilkuran, erabaki zuen Ehuntzaroko 1, 2, 3, 4, 5, 6, 7, 8, 9, 10, 11, 12, 13 eta 14 zenbakia duten usategien enkante publikoa egitea.
• Modua: enkante publikoa, ahozko eskaintzen bidezkoa.
Gora jotzeko hainbestekoa: 100 euro.
• Helburua: usategi hauek errentan ematea:
Ehuntzaron, 1, 2, 3, 4, 5, 6, 7, 8, 9, 10, 11, 12, 13 eta 14 zenbakia dutenak, banan-banan.
• Adjudikazio epea: 3 denboraldi (2018tik 2020ra).
• Oinarrizko prezioak: enkantean jarritako usategien oinarrizko prezioak, lehenengo denboraldirako, hauek izango dira:
–1. usategia: 200,00 euro.
–2. usategia: 200,00 euro.
–3. usategia: 200,00 euro.
–4. usategia: 400,00 euro.
–5. usategia: 400,00 euro.
–6. usategia: 400,00 euro.
–7. usategia: 400,00 euro.
–8. usategia: 400,00 euro.
–9. usategia: 400,00 euro.
–10. usategia: 400,00 euro.
–11. usategia: 200,00 euro.
–12. usategia: 200,00 euro.
–13. usategia: 200,00 euro.
–14. usategia: 200,00 euro.
Prezioetan EZ dago BEZa sartua.
• Enkantearen ekitaldi publikoa: irailaren 8an, larunbatean, izanen da, eguerdiko hamabietatik aitzina, Herriko Etxeko Zine Aretoan.
• Bermea: enkantean parte hartzeko Enkante Mahaian 100,00 euroko fidantza (dirutan) ordaintzea ezinbestekoa izango da; enkantea bukatu ondoren, adjudikazioa lortu ez dutenei fidantza itzuliko zaie; hasierako adjudikaziodunei ez zaie fidantza itzuliko behin betiko adjudikazioa egin arte, adjudikazio prezioaren %30 ordaindu beharko dutelako.
• Baldintza plegua: interesdunen eskura dago www.luzaide-valcarlos.net web orrian, Kontratazio Atarian eta Udal Idazkaritzan.
Luzaiden, 2018ko abuztuaren 9an.–Luzaideko Udalaren Batzorde Kudeatzaileko burua, Fernando Alzon Aldave.
Iragarkiaren kodea: L1810293