163. ALDIZKARIA - 2018ko abuztuaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LUZAIDE

Gabarbideko usategien enkante publikoa

Luzaideko Udalak, 2018ko abuztuaren 8an egin bilkura arruntean, erabaki zuen Gabarbideko 3, 29 eta 34 zenbakia duten usategien enkante publikoa egitea, banan-banan.

• Modua: enkante publikoa, ahozko eskaintzen bidezkoa.

Gora jotzeko hainbestekoa: 100 euro.

• Helburua: usategi hauek errentan ematea:

Gabarbideko 3, 29 eta 34 zenbakia duten usategiak, banan-banan.

• Adjudikazio epea: 3 denboraldi (2018tik 2020ra).

• Oinarrizko prezioak: enkantean aterako diren usategien oinarrizko prezioak hauek izango dira, lehenengo denboraldirako:

–3. usategia 2.800,00 euro.

–29. usategia 1.000,00 euro.

–34. usategia 800,00 euro.

Prezioetan EZ dago BEZa sartua.

• Enkantearen ekitaldi publikoa: irailaren 8an, larunbatean, eguerdiko hamabietatik aitzina eginen da, Herriko Etxeko Zine aretoan.

• Bermea: enkantean parte hartzeko Enkante Mahaian 100,00 euroko fidantza (dirutan) ordaintzea ezinbestekoa izango da; enkantea bukatu ondoren, adjudikazioa lortu ez dutenei fidantza itzuliko zaie; hasierako adjudikaziodunei ez zaie fidantza itzuliko behin betiko adjudikazioa egin arte, adjudikazio prezioaren %30 ordaindu beharko dutelako.

• Baldintza plegua: interesdunen eskura dago www.luzaide-valcarlos.net web orrian, Kontratazio Atarian eta Udal Idazkaritzan.

Luzaiden, 2018ko abuztuaren 9an.–Luzaideko Udalaren Batzorde Kudeatzaileko burua, Fernando Alzon Aldave.

Iragarkiaren kodea: L1810292