2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LORKA
Ordenantza, Eremu publikoa kartelekin okupatzea arautzen duena. Behin betiko onespena
Lorkako Kontzejuko Kudeaketa Batzordeak, 2018ko maiatzaren 17ko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Eremu publikoa kartelekin okupatzea arautzen duen ordenantza.
Onespen horren iragarkia 2018ko 119. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, ekainaren 21ean.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza hori behin betiko onetsi eta testu osoa ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan.
Lorkan, 2018ko abuztuaren 3an.–Kudeaketa Batzordeko burua, Juan María Pantoja Montero.
ORDENANTZA, EREMU PUBLIKOA KARTELEKIN OKUPATZEA ARAUTZEN DUENA
HITZAURREA
Ordenantza honen bidez, Lorkako negozioetako publizitate kartelek pertsonen eta ibilgailuen joan-etorria oztopatzea murriztu nahi da, bai eta haien eraginez arriskurik ez egotea bermatu ere.
Helburu horrekin, Lorkako Kontzejuko Kudeaketa Batzordeak ordenantza hau onetsi du.
Lehen artikulua.
Debekaturik dago negozio bati buruzko publizitatea duten kartel, panel, arbel eta gisakoak eremu publikoan jartzea. Betiere, negozioaren fatxadari guztiz itsatsita zintzilikatu beharko dira, kalean sartu gabe.
Bigarren artikulua. Arau-hausteak.
1.–Arau-hauste arina izanen da ordenantza honetan xedatutakoa ez betetzea, lehen aldiz egiten denetik hirugarren aldira arte.
2.–Arau-hauste larria izanen da ordenantza honetan xedatutakoa ez betetzea, laugarren aldiz eta hurrengoetan ere.
Hirugarren artikulua. Zehapenak:
1.–Arau-hauste arinak 50 euroko isunarekin zehatuko dira.
2.–Arau-hauste larriak 300 euroko isunarekin zehatuko dira.
Laugarren artikulua.
Zehapenak ezartzea eragindako kalte-galeren ordainetik aparte izanen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 117. artikuluan ezarriari jarraikiz.
Isunen dirua eta kalte-ordainak biltzeko, administrazioko premiamendu bideari ekinen zaio, borondatez ordaintzen ez bada.
Zehapen espedienteak ofizioz irekiko dituzte bai Kontzejuko Batzarreko kideek, bai goragoko agintariek, bai salaketa bidez. Izendatutako kontzejuko kideek, arau-haustea egiaztatutakoan, salaketa-orri bat emanen dute eta hasiera emanen zaio zehapen espedienteari.
AZKEN XEDAPENAK
Lehendabizikoa.–Ordenantza honetan ezarri ez den orotan, indarrean diren legezko xedapenetan ezarritakoa aplikatuko da. Ordenantza honen interpretazioaz sor daitezkeen zalantzak Kontzejuak argituko ditu.
Bigarrena.–Ordenantza honek indarra hartuko du eta ondorio juridiko osoak sortuko ditu, testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoan.
Iragarkiaren kodea: L1810082