163. ALDIZKARIA - 2018ko abuztuaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1577/2018 EBAZPENA, 2018ko abuztuaren 2koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ekonomia, Plangintza eta Irakasleen gaietarako errektoreordeak emana. Haren bidez, ikertzaileen lan kontratazioa egiteko hautaprobetarako deia egiten da, honako ikerketa proiektu hau garatzeko: “0011-1365-2018-000124”.

2018ko uztailaren 27an, Ikerketa Zerbitzuak ikertzaileak kontratatzeko hautaprobetarako deialdia egiteko eskatu zuen, proiektuko laguntzaile gisa “0011-1365-2018-000124” ikerketa proiektua egiteko. Ikerketa proiektuaren ikertzaile arduraduna María Napal Fraile da, irakasle laguntzaile doktorea eta Zientzietako Sailari atxikia.

Langileen Kudeaketarako Ataleko buruak proposatu ondoren.

Ikerketako errektoreordea ez dagoenez, hura ordeztuz, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak 2015eko ekainaren 24an emandako 1042/2015 Ebazpenaren hamabosgarren atalean (127. zenbakiko NAO, 2015eko uztailaren 2koa) ezarritakoarekin bat,

EBATZI DUT:

Lehena.–Hautaprobetarako deialdia egitea “0011-1365-2018-000124” ikerketa proiektua garatzeko ikertzaileen lan kontratazioa egiteko.

Bigarrena.–Hautaproben deialdia arautuko duten oinarriak, ebazpen honekin batera doazenak, ebazpenaren parte gisa onestea.

Hirugarrena.–Ebazpen hau helaraztea Hautapen Batzordeko kideei eta Ikerketa Zerbitzuari.

Laugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Unibertsitate Publikoaren web orrialdean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea.

Bosgarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitateei buruzko 2001eko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 6.4 artikuluak xedatzen duenaren arabera, eta zilegi da berraztertzeko errekurtsoa jartzea errektorearen aurrean, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako Epaitegietan, hilabeteko epean lehenengo kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2018ko abuztuaren 2an.–Ekonomia, Plangintza eta Irakasleen gaietarako errektoreordea, Manuel Rapún Gárate.

OINARRIAK

1.–Datu orokorrak.

–Deialdiaren xedea: deialdi honen xedea ikertzaileak hautatzea da, ondoren lan kontratazioa egiteko ikerketa proiektu hau garatzeko: “0011-1365-2018-000124”.

–Maila profesionala: proiektuko laguntzailea, batez ere ikerketa lanetan aritzeko.

–Eginkizunak: adierazleak egitea bideo hezigarriak ebaluatzeko gaitasun zientifikoa garatzeko duten egokitasunaren arabera, etiketatzeko sistema sortzea, plataformaren edukiak ebaluatzea, datuak analizatzen laguntzea eta txostenak idaztea.

–Kontratu mota: Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikertzaileak Kontratatzeko Arautegian, Gobernu Kontseiluak 2017ko maiatzaren 3an hartu zuen erabaki baten bidez onetsitakoan, ezarritakoarekin bat etorriz, Langileen Estatutuko 15. artikuluak ezarritako obra edo zerbitzu zehatzeko kontratu modalitatearen bidez egingo da kontratazioa.

–Kontratuaren iraupena eta lanaldi mota: erabilgarri dagoen aurrekontuaren arabera. Ez da zilegi izango 2019ko abenduaren 31tik harago luzatzea.

–Ordainsariak: Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikertzaileak Kontratatzeko Arautegiak, 2017ko maiatzaren 3an Gobernu Kontseiluaren erabaki batez onetsitakoak, bere eranskinean ezarritakoak.

Diru-gehigarriak ordaintzeko aukera egongo da, proiektuan edo kontratuan ezarritako helburuak betez gero. Diru-gehigarri horiek ordaintzeko, proiektuaren arduradunak ordainketa justifikatzen duen azken txosten bat egin beharko du, eta aurrekontuan diru kopuru nahikoa izan beharko da.

–Finantzaketa: FEDER Funtsekin kofinantzaturiko kontratuak.

–Argitaratzeko tokia: deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeaz gainera, deialdiarekin lotutako egintza eta ebazpen guztiak Nafarroako Unibertsitate Publikoaren webgunean argitaratuko dira.

2.–Parte hartzeko baldintzak.

2.1.–Hautaprobetan onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Espainiako herritarra izatea edo Europar Batasuneko estaturen batekoa izatea edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiar Estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzekoa zaion estaturen batekoa.

Halaber, Espainiako, Europar Batasuneko estatuetako eta aipatu nazioarteko itunak aplikatzen diren eremuko estatuetako herritartasuna dutenen ezkontideek parte hartzeko aukera dute, betiere zuzenbidearen arabera bananduak ez badaude; herritartasuna duenaren ondorengoek eta haren ezkontidearen ondorengoek ere parte hartzeko aukera dute, zuzenbidearen arabera bananduak ez badaude, baldin eta 21 urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanda ere, gurasoen kontura bizi badira.

Espainian legezko bizilekua duten atzerritarrek administrazio publikoetako lan kontratupeko langile aritzeko aukera izango dute.

b) 18 urte baino gehiago izatea, eta erretiro adina betea ez izatea.

c) Biologia graduko titulu ofiziala edo baliokidea.

Atzerrian erdietsitako titulazioak badira, izangaiak eskuan izan beharko du homologazioaren egiaztagiria, edo baliokidetzearena, hala badagokio. Betekizun hori ez zaie aplikatuko lanbide arautuen eremuan prestakuntza profesionalaren aitorpena Europako Erkidegoko Zuzenbidearen xedapenen babesean erdietsi duten izangaiei.

d) Deialdiko xede diren lanpostuak betetzea galarazten duen gaixotasunik edo muga fisikorik edo psikikorik ez edukitzea.

e) Diziplinako espediente baten ondorioz edozein administrazio publikotako zerbitzutik baztertua ez izatea, eta eginkizun publikoak betetzeko ezgaitua ez egotea epai irmo baten bidez.

2.2.–Aurreko arauetan ezarri diren baldintzak eskaerak aurkezteko epea bukatzen denean bete beharko dira, eta kontratazioa egin arte beteko dira.

3.–Eskaerak.

Eskabideak aurkezteko epea 10 egun baliodun igaro ondoren bukatuko da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

Eskabide eredua esteka honetan dago:

http://www2.unavarra.es/gesadj/registroGeneral/instancias/recursos-humanos/contratacion-personal-investigador.pdf

Eskabidearekin batera agiri hauek aurkeztuko dituzte:

–Nortasun Agiri Nazionalaren, AIZren edo pasaportearen fotokopia.

–Deialdian eskatzen den tituluaren fotokopia.

–Ikasketa-espedientearen fotokopia, batez besteko nota zehaztuta.

–Curriculum vitaea, egokitzat jotzen dituen merezimendu egiaztagiriekin batera.

Parte hartzeko eskabideak eta dokumentazioa Nafarroako Unibertsitate Publikoko Erregistro Orokorrean aurkeztu behar dira (Arrosadiko campusa, z.g., 31006 Iruña / Tuterako campusa, Tarazonako etorbidea, z.g., 31500 Tutera), edo Estatuaren Administrazio Orokorreko erregistroetan, Autonomia Erkidegoetako Administrazioetako eta Toki Administrazioa osatzen duten Erakundeetako erregistroetan, posta bulegoetan edo Espainiak atzerrian dituen kontsulatuetan edo ordezkaritza diplomatikoetan.

Eskaera posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun azal irekian egingo da, posta zerbitzuko langileak, ziurtatu aurretik, data eta zigilua jar ditzan, eta ondoren egiaztatu eta bidali Nafarroako Unibertsitate Publikoko Erregistrora.

Giza Baliabideen Zerbitzuak eskaerak behar bezala kudea ditzan, Nafarroako Unibertsitate Publikoko erregistroak aukeratzen ez dituzten eskatzaileek eskaeraren kopia eskaneatu bat bidali behar dute dagokion erregistroko sarrera-zigiluarekin recursos.humanos@unavarra.es helbide elektronikora.

4.–Izangaien onarpena.

4.1.–Eskaerak aurkezteko epea bukatu eta gero, onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda argitaratuko da, baztertua izateko arrazoia esanez, baztertuen kasuan. Izangai bazterturik ez bada, zuzenean onetsiko da behin betiko zerrenda.

4.2.–Hirugarren oinarriak aipatzen dituen dokumentuak ez aurkezteagatik behin-behinean baztertzea galarazi gabe, eskaera epez kanpo aurkeztea edo lehiaketaren bidez lortu nahi den lanpostua betetzeko bete behar diren baldintzak ez betetzea baztertzeko arrazoiak izango dira, eta, gainera, horiek ezin izango dira zuzendu.

4.3.–Izangai baztertuek edo zerrendan azaldu ez direnek zilegi dute erreklamazioa egitea eta, akatsen bat badago, akatsak zuzentzea, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo 5 egun balioduneko epean. Ezartzen den epean baztertuak izateko arrazoia konpontzen ez duten izangaiak behin betiko baztertuak izango dira eta ez dute probarik egingo.

4.4.–Erreklamazioak egiteko eta akatsak zuzentzeko epea bukatu eta gero, onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratuko da.

4.5.–Izangaiak hautaketa prozesuan onartuen zerrendan egoteak edota 6.2 oinarriak aipatu hautaketa prozesua gainditu dutenen zerrendan egoteak ez du ekarriko inoiz ere unibertsitateak aitortzea betetzen dituztela deialdiko oinarrietan eskatu diren baldintza orokorrak edo bereziak. Kontratatzeko deitzen dituzten izangaiek ziurtatu eta egiaztatu beharko dituzte horiek, jatorrizko dokumentazioa aurkeztu beharko baitute kontratua sinatzen dutenean.

4.6.–Jatorrizko dokumentazioan aitortzen dena parte hartzeko eskaerarekin batera aurkeztutako dokumentazioan zehatz ez emateak, faltsutzeak edo ez emateak kontratua sinatzeko ezintasuna eta kontratazio zerrendatik baztertzea ekarriko du, interesdunak berak sinatutako erantzunkizunpeko adierazpenarekin bat etorriz.

5.–Hautaketa prozesua.

Izangaien merezimenduak balioetsiko dira, aurkeztutako dokumentazioarekin bat etorriz eta I. eranskineko baremoaren arabera.

Izangaiek eskaerak aurkezteko epea bukatzean dituzten merezimenduak bakarrik balioetsiko dira, eta gero lortutakoak ez dira kontuan hartuko. Hautapen Batzordeak inola ere ez du onartuko izangaiek alegatu ez duten edo agirien bidez frogatu ez duten merezimendurik, eta ezin izango du atal bakoitzean adierazitako gehieneko puntuazioa baino handiagorik eman.

Adierazten diren merezimendu guztiak zuzenbidean baliozkoa den edozein baliabideren bidez frogatu behar dira.

Hautapen Batzordeko kide bakoitzak balioetsiko ditu izangaien merezimenduak. Azken puntuazioa izangai bakoitzari emandako puntuazioen batezbestekoa izango da.

6.–Hautaketa prozesuaren ebazpena.

6.1.–Izangaiek aurkeztutako merezimenduen balioespena amaitu eta gero, Hautapen Batzordeak Ikerketako errektoreordeari bidaliko dio hautaketa prozesua gainditu duten izangaien zerrenda, lortutako puntuazioekin.

6.2.–Ikerketako errektoreordeak ebazpena emango du hautaketa prozesua gainditu duten izangaien zerrenda onesteko, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren web orrialdean argitaratuko da.

6.3.–Deialdi honetan sortzen den kontratazio zerrendak 3 urteko indarraldia edukiko du argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

7.–Hautapen Batzordea.

Batzordeburua: Ana María Mendióroz Lacambra doktorea, kontratupeko irakaslea, Giza eta Hezkuntza Zientzien Sailari atxikia, Ikerketako errektoreordeak delegatuta.

Idazkaria: María Napal Fraile doktorea, irakasle laguntzailea, Zientzien Sailari atxikia.

Batzordekidea: Alicia Peñalva Vélez doktorea, kontratupeko irakaslea, Giza eta Hezkuntza Zientzien Sailari atxikia.

Hautapen batzorde ordezkoa:

Batzordeburua: Julia Ibarra Murillo doktore, kontratupeko irakaslea, Zientzien Sailari atxikia.

Idazkaria: María Isabel Zudaire Ripa doktorea, irakasle laguntzailea, Zientzien Sailari atxikia.

Batzordekidea: Irantzu Uriz Doray doktorea, irakasle laguntzailea, Zientzien Sailari atxikia.

Hautapen Batzordearen jarduerak, une oro, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legeak eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren 2015eko urriaren 1eko 40/2015 Legeak ezartzen dutenaren arabera gauzatuko dira. Jakinarazpenak emateko eta bestelako gorabeheretarako, Hautapen Batzordearen egoitza Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazio eta Kudeaketa eraikina izango da.

8.–Datu pertsonalen babesa.

Datu Pertsonalen Babesari buruzko 1999ko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak (DBLO) ezarritakoarekin bat etorriz, izangaiek emandako datuak Langileen fitxategian jasoko dira. Fitxategi horren helburua Nafarroako Unibertsitate Publikoko langileak kudeatzea da.

Kontratu hau finantzatzen duen erakundearen aurrean gastuak justifikatzeko, nominei, gizarte segurantzari edo kontratupekoak jasotzen duen beste edozein ordainsariri buruzko datuak lagako zaizkio erakunde horri. Nolanahi ere, kontratua gauzatzen denean baimenduko da lagapen hori.

9.–Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka eta haren oinarrien aurka zilegi da errekurtso hauetako bat aurkeztea, indarreko araudian xedatutakoarekin bat:

a) Aukerako berraztertze errekurtsoa errektorearen aurrean, hilabeteko epean, aurkaratzen den egintza jakinarazten edo argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

b) Administrazioarekiko auzi errekurtsoa Nafarroako Justizia Auzitegi Gorenaren Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, aurkaratzen den egintza jakinarazten edo argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

Hautapen Batzordeak deialdi hau aplikatzeko erabakitzen dituen gainerako egintzen aurka, zilegi da gora jotzeko errekurtsoa jartzea errektorearen aurrean, hilabeteko epean, aurkaratzen den egintza jakinarazten edo argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

I. ERANSKINA

Hautatzeko irizpideak

ERABILIKO DEN BAREMOA ETA/EDO EGINGO DIREN PROBAK

1. atala: Titulazioak eta ikasketa espedientea

Puntuak:

35

–Ikasketa-espedienteak, bere batezbestekotik abiatuz, 4 puntu balioko du gehienez ere, eta haren emaitza 5 faktoreaz biderkatuko da, 20 puntu emanda gehienez ere.

–Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Prestakuntzako Unibertsitate Masterra edo Irakaskuntzarako Gaitasun Agiria (IGA) edo Hezkuntza Ikerketako Unibertsitate Masterra, edo Didaktikako prestakuntza egiaztagarria edukitzea: 15 puntu gehienez ere, espedientearen arabera.

–Lehen aipatutakoak ez diren unibertsitateko beste titulazio batzuk edukitzea: titulazio bakoitzeko 5 puntu emango dira gehienez ere, ikasketa-espedientearen eta kontratuaren xedea diren jarduerekin duten harremanaren arabera.

2. atala: Lan eta ikerketa esperientzia

Puntuak:

10

–Lanbide edo ikerketa jarduerak, praktika eta boluntariotza jarduera egiaztagarriak barne, baldin eta kontratuaren profilarekin lotuta badaude: urteko 1 puntu gehienez ere, kontratu honen xede diren jarduerekin duten loturaren arabera. Iraupen eta arduraldi txikiagoko aldiei puntuazio proportzionala emango zaie. 8 puntu, gehienez ere.

–Ikasketen amaierako lanak: IAL bakoitzeko 1 puntu gehienez ere, kontratuaren profilarekin duen harreman mailaren arabera. 2 puntu, gehienez ere.

–Argitalpenak eta biltzarretako esku-hartzeak, kontratuaren profilarekin lotuta badaude: 0,25 puntu bakoitzeko. 1 puntu, gehienez ere.

3. atala: Beste prestakuntza bat (ikastaroa, hizkuntzak..)

Puntuak:

5

–Jasotako prestakuntza ikastaroak, baldin eta kontratuaren profilarekin lotuta badaude: 0,3 puntu 10 orduko, eta 3 puntu gehienez ere.

–Ingelesa jakitea: Espainiako Unibertsitateetako Errektoreen Konferentziak jasotako mailen arabera, honela balioetsiko dira: 0,5 puntu (B1 maila), 1,5 puntu (C1 maila) eta 2 puntu (C1 maila). 2 puntu, gehienez ere.

4. atala: Elkarrizketa

Puntuak:

10

Aurreko ataletan puntu gehien lortu dituzten 3 izangaiei egingo zaie elkarrizketa, baldin eta gutxienez 30 puntu lortu badituzte.

Elkarrizketa izangaiak kontratuaren xede diren eginkizunak betetzeko dituen trebetasunei burukoa izango da, bai eta eginkizun horien ezagutzari buruzkoa ere, eta aurreko ataletan egiaztatu ezin daitekeen esperientzia pertsonala ere hartuko da kontuan.

Hautaketa prozesua gainditzeko eskatzen den gutxieneko puntuazioa 30 puntu da.

Hautaketa prozesuaren azken emaitzan gertatzen diren berdinketak 1. atalean puntuaziorik handiena erdietsi dutenen alde ebatziko dira; berdinketak jarraitzen baldin badu, 3. atalean puntuaziorik handiena erdietsi dutenen alde; eta hala ere berdinketak jarraitzen badu, zozketaren bidez ebatziko dira.

Iragarkiaren kodea: F1810255