163. ALDIZKARIA - 2018ko abuztuaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LERGA

Larreak enkante publikoan

Udalak enkante publikoa eginen du, gutunazal itxiaren bidez, baldintza-agiriko proposamen ekonomikoaren ereduarekin bat, Labiaga alderdian dagoen 126 ha-ko larrearen aprobetxamendua 8 urtez errentamenduan emateko.

Baldintzak Lergako udaletxean daude ikusgai.

Aurkezteko epea: 2018ko irailaren 12ko 12:00ak arte.

Prezioa: 5.000 euro urteko.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa baldintza-agirian agertzen da.

Proposamenak aurkezteko epea bukatzen den egunean berean irekiko dira aurkeztutako proposamenen plikak, 14:00etan, Lergako Udaleko osoko bilkuren aretoan.

Enkantea eman gabe geldituz gero, berriz ere eginen da 2018ko irailaren 19an eta 2018ko irailaren 26an, 12:00etan, %10 eta %20 merkeago hurrenez hurren.

Lergan, 2018ko abuztuaren 8an.–Alkatea, Ignacio Iriarte Marco.

Iragarkiaren kodea: L1810215