163. ALDIZKARIA - 2018ko abuztuaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZA

9/2018 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Itzako Udalak, 2018ko maiatzaren 29an egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zen Udalaren 2018ko aurrekontuan aldaketa egiteko 9/2018 espedientea.

2018ko 117. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 19an, aurrekontu-aldaketa egiteko hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Kreditu-gehigarria, 1 1650 6090026 gastuen partidan. Libreki erabakitzekoa, TAP Zuastiko espaloiak: 17.268,36 euro.

Finantzabidea:

1 11600 Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: 15.640,29 euro.

1 1522 6320001 Udaltxeko obra, TAP-proiektua: 1.628,07 euro.

Itzan, 2018ko uztailaren 23an.–Alkatea, Floria Pistono Favero.

Iragarkiaren kodea: L1810119