163. ALDIZKARIA - 2018ko abuztuaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRURTZUN

1 eta 2/2018 aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Irurtzungo Udaleko Udalbatzak, 2018ko abuztuaren 9an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 1 eta 2/2018 aurrekontu-aldaketak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, aldaketa horiek jendaurrean egonen dira hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedienteak ikusi eta egokiak deritzoten alegazioak egin ditzaten.

Irurtzunen, 2018ko abuztuaren 17an.–Alkatea, Aitor Larraza Carrera.

Iragarkiaren kodea: L1810448