2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRURTZUN
Jarduera-lizentzia. Eskaera
Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua bete dadin, aditzera ematen da Udalaren bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.
Sustatzailea: Nafarroako Gobernua. Hezkuntza Departamentua. Jarduera: Irurtzungo “Atakondoa” Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoa handitzea. Tokia: Ardubil kalea z.g. Irurtzungo katastroko 2. poligonoko 296. lurzatia.
Irurtzunen, 2018ko abuztuaren 8an.–Alkatea, Aitor Larraza Carrera.
Iragarkiaren kodea: L1810203