2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRURRE
Udal ordenantza, Irurreko Kontzejuaren (Gesalatz) eskumeneko landa-bideen erabilera arautzen duena. Hasierako onespena
Irurreko Kontzejuak, 2018ko uztailaren 1ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Irurreko Kontzejuaren (Gesalatz) eskumeneko landa-bideen erabilera arautzen duen udal ordenantza.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, eragozpen edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkezten ez badu, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Irurren, 2018ko uztailaren 5ean.–Kontzejuko burua, Juan Antonio Urra Caro.
Iragarkiaren kodea: L1810266