163. ALDIZKARIA - 2018ko abuztuaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GIRGILLAO

Alkatetzaren eskuordetza, betearazpen-agindu eta aurri espedientea tramitatzeko

Girgillaoko Udaleko alkate udalburuak, apirilaren 23ko 4/2018 Ebazpenaren bidez, honako hau erabaki du:

1.–Abstenitzea espediente baten tramitazioan, hain zuzen Etxarren Girgillaoko Kale Nagusiko 15eko eraikinaren kontserbazio egoera txarrari buruz tramitatzen den hirigintzako betearazpen-agindu edo aurri espedientearen tramitazioan, baita eraikinaren inguruan segurtasuna mantentzeko onesten diren urgentziazko neurrietan ere.

2.–Rubén Senosiáin Urbistondo alkateordearen esku uztea erabaki honen aurreko puntuan adierazitako prozedurak tramitatzeko ahalmena, baita tramitatzen diren espedienteetako agiriak sinatzeko ahalmena ere.

3.–Ebazpen hau alkateordeari igortzea, eta horren berri ematea Udaleko Osoko Bilkurari, eginen duen hurrengo bilkura arruntean.

Etxarren Girgillaon, 2018ko abuztuaren 6an.–Alkatea, Fco. Javier López de San Román Laño.

Iragarkiaren kodea: L1810103