2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
FUNES
8-10/2018 aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena
2018ko 137. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 17an, 8-10/2018 aurrekontu-aldaketak egiteko hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
8/2018 aldaketa.
GASTUAK:
a) Kreditu bereziak.
VI. kapitulua: 746.300,00 euro.
b) Kreditu-gehigarriak.
VI. kapitulua: 25.000,00 euro.
Gastuak, guztira: 771.300,00 euro.
FINANTZABIDEA: Diru-sarrerak: egiazki bildutako diru-sarrera berri eta handiagoak.
VI. kapitulua: 771.300,00 euro.
Diru-sarrerak, guztira: 771.300,00 euro.
9/2018 aldaketa.
Kreditu-transferentzia.
GASTUAK:
VI. kapitulua: 19.000,00 euro.
IV. kapitulua: 25.000,00 euro.
Gastuak, guztira: 44.000,00 euro.
FINANTZABIDEA: Gastuen partida gutxitzea.
VI. kapitulua: 44.000,00 euro.
10/2018 aldaketa.
Kreditu berezia.
GASTUAK:
VI. kapitulua: 110.912,09 euro.
FINANTZABIDEA: Diru-sarrera berriak.
VII. kapitulua: 67.475,30 euro.
VI. kapitulua: 43.436,79 euro.
Diru-sarrerak, guztira: 110.912,09 euro.
Funesen, 2018ko abuztuaren 9an.–Alkatea, Ignacio Domínguez Martínez.
Iragarkiaren kodea: L1810164