2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
DESOIO
Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergaren koefizienteak eta karga-tasak 2018rako
Udalbatzak, 2018ko abuztuaren 3an egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:
1. Ondoko koefizienteak eta zerga-tasa onestea:
a) Zerga-oinarria zehazteko koefizienteak.
–Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritakoak.
b) Kuota likidatzeko zerga-tasa.
–Balio-gehikuntza sortzen den aldi guztietan karga-tasa bakarra ezartzea: %8.
Erabaki honen aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Desoion, 2018ko abuztuaren 7an.–Alkatea, Asier Mancisidor Guerrero.
Iragarkiaren kodea: L1810166