2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIRAUKI
Hiri-lurreko ondasunen gaineko 2018ko kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea
Ziraukiko Udalak aditzera ematen du heldu den 2018ko irailaren 7an bukatuko dela hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea.
Helbideratu gabeko ordainagiriak La Caixako edo Nafarroako Rural Kutxako edozein sukurtsaletan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta.
Helbideratutako ordainagiriak 2018ko irailaren 7an kobratuko dira kontuetatik.
Epe hori iraganik, ordaindu ez diren ordainagiriek legean ezarritako errekarguak eta interesak sortuko dituzte eta betearazpen bidez kobratuko dira.
Ziraukin, 2018ko abuztuaren 6an.–Alkatea, Victoriano Goldáraz Carmona.
Iragarkiaren kodea: L1810121