163. ALDIZKARIA - 2018ko abuztuaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BUÑUEL

5/2018 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Udalbatzak, 2018ko abuztuaren 7an egin osoko bilkura berezian, hasiera batean onetsi zuen 5. aldaketa egiteko espedientea Buñuelgo Udalaren 2018ko ekitaldiko aurrekontuan.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Aipatu jendaurreko aldian inork ez badu erreklamaziorik aurkezten, espediente hori behin betiko onetsitzat joko da, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko da.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Buñuelen, 2018ko abuztuaren 8an.–Alkatea, José Antonio Lasheras Sanz.

Iragarkiaren kodea: L1810192