163. ALDIZKARIA - 2018ko abuztuaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

21/2018 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2018ko 136. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 16an, aurrekontuan 21. aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Kreditu gehigarria.

–Udalaren 2018ko gastuen aurrekontuan honako partida honen kreditua gehitzea:

GASTUAK:

1-1690-6270001-TIP Zigaurre ur hor. zolk. ap., Ziga ap. 244.000,00 euro.

–21. aurrekontu-aldaketa finantzatuko da:

DIRU-SARRERAK:

1-87000 gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina 244.000,00 euro.

Baztanen, 2018ko abuztuaren 14an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L1810337