163. ALDIZKARIA - 2018ko abuztuaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAXOA

Alkatetzaren eskuordetza ezkontza zibila egiteko

Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legean, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean eta haiekin bat heldu diren gainerako legeetan ezarritakoari jarraikiz,

EBATZI DUT:

1) Ezkontza zibila egiteko baimena ematea; Artaxoako Herriko Etxean izanen da, 2018ko abuztuaren 21ean.

2) Udal honetako zinegotzi Alberto Larrea Zabaletaren esku uztea ezkontza zibil hori egiteko ahalmena; eskuordetzak ebazpena hau sinatzen denetik aitzina izanen du indarra.

3) Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Argitara ematen da, interesdunak jakinaren gainean egon daitezen.

Artaxoan, 2018ko abuztuaren 8an.–Alkatea, Adolfo Vélez Ganuza.

Iragarkiaren kodea: L1810238