2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARTZIBAR
Herri-larreen aprobetxamendua, herritarren arteko zuzeneko adjudikazio bidez
Artzibarko Udalak, 2018ko uztailaren 31n egin osoko bilkuran, erabaki zuen hamabost eguneko epea irekitzea, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan ordenantzan ezarritako beharkizunak eta baldintzak betetzen dituzten herritarrek, interesa badute, Gorraitz Artzibarko herri-larreen aprobetxamenduen adjudikazioa eska dezaten. Modalitatea herritarren arteko zuzeneko adjudikazioa izanen da eta udal Idazkaritzan diren baldintzei jarraituz eginen da.
Artzibarren, 2018ko abuztuaren 7an.–Alkatea, Carlos Oroz Torrea.
Iragarkiaren kodea: L1810183