163. ALDIZKARIA - 2018ko abuztuaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANTZA

Alkatetza eskuordetzea

Lan atsedenaldia dela eta, bidezko da eskudantziak beste baten esku uztea 2018ko abuztuaren 20tik irailaren 2ra, biak barne.

Kontuan hartuz lehen alkateordea ere kanpoan egonen dela abuztuaren 20tik 26ra.

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren (azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bitartez onetsia) 47. artikuluan ezarritakoari jarraituz,

EBATZI DUT:

1. Alkate gisa ditudan eskudantzia guztiak Ander Almandoz Indakoetxea bigarren alkateordearen esku uztea 2018ko abuztuaren 20tik 26ra, biak barne.

2. Alkate gisa ditudan eskudantzia guztiak Juan Miguel Almandoz Mitxelena lehen alkateordearen esku uztea 2018ko abuztuaren 27tik irailaren 2ra, biak barne.

3. Eskuordetze hau lehen eta bigarren alkateordeei jakinaraztea.

4. Osoko Bilkurari honen berri ematea, biltzen den hurrengo aldian, eta ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Arantzan, 2018ko abuztuaren 6an.–Alkatea, Mentxu Peña Lizarazu.

Iragarkiaren kodea: L1810148