2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALLOTZ
Herri-larreen aprobetxamendua, herritarren arteko zuzeneko adjudikazio bidez
Allozko Kontzejuak, 2018ko abuztuaren 2an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Allozko Kontzejuaren (Deierri) herri-larreen adjudikazioak berritzea.
Herritarren arteko lehentasunezko aprobetxamendua edo zuzeneko adjudikaziokoa eskatzeko eskubidea dutela uste duten herritarrek Allozko Kontzejuari horren berri eman beharko diote, iragarki hau argitaratu ondoko 15 egunean. Epe horretan hala egiten ez dutenek adjudikazio eskubideari uko egin diotela ulertuko da.
Aprobetxamendu hau arautzen duten baldintza-agiria eta ordenantza interesdunen eskura daude Allozko Kontzejuaren Idazkaritzan.
Allotzen, 2018ko abuztuaren 6an.–Kontzejuko burua, Fernando Andrés Azanza Azanza.
Iragarkiaren kodea: L1810150