1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
170/2018 EBAZPENA, abuztuaren 9koa, Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendariak emana, Abaurregaineko eta Jaurrietako udal-mugarteetan goi tentsioko instalazio elektriko bat jartzeko aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko baimen administratiboa eman eta, zehazki, instalazio horren onura publikoa deklaratzen duena.
2018ko martxoaren 21ean, Eduardo Ryan Murua jaunak, Iberdrola Distribución Eléctrica SAUren izenean, Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legean ezarritakoa aplikatuta, aurretiazko administrazio baimena eskatu zuen, baita eraikitzeko baimen administratiboa eta onura publikoaren deklarazioa ere, instalazio elektriko honetarako:
–Espedientea: SAT10863 (2017-038 Agr./VGS).
–Instalazioaren xedea: inguru horretako hornidura elektrikoaren kalitatea hobetzea.
–Kokapena: Abaurregaineko eta Jaurrietako udal-mugarteak.
–Instalazioaren ezaugarriak: “Agoitz-Nagore” eta “Ustaize-Zaraitzu” 20 kV-eko linea elektrikoen elkarketa eta teleaginte tartekatuko ebakitze zentro bat.
- 1. tartea: “Ustaize-Zaraitzu” 20 kV-eko aireko linea, “Agoitz-Nagore” lineako 63. euskarrian hasi eta “Ustaize-Zaraitzu” lineako 00.04. euskarri berrian amaitzen dena. 454 metroko luzera du. 100-AL1/17-ST1A (lehengo 100A1/S1A).
- 2. tartea: “Ustaize-Zaraitzu” 20 kV-eko aireko linea, “Ustaize-Zaraitzu” lineako 00.04. euskarri berrian hasi eta “Ustaize-Zaraitzu” linean ordeztu beharreko 15.28. euskarrian amaitzen dena. 6.161 metroko luzera du. 100-AL1/17-ST1A (lehengo 100A1/S1A).
- 1. tartea: “Ustaize-Zaraitzu” 20 kV-eko lur azpiko linea, “Ustaize-Zaraitzu” lineako 00.04. euskarri berrian hasi eta ebakitze zentro berrian amaitzen dena. 80 metroko luzera du. HEPR-Z1 12/20 kV 3x(1x240) Al+H16.
- 2. tartea: “Ustaize-Zaraitzu” 20 kV-eko lur azpiko linea, ebakitze zentro berrian hasi eta “Ustaize-Zaraitzu” lineako 00.04. euskarri berrian amaitzen dena. 80 metroko luzera du. HEPR-Z1 12/20 kV 3x(1x240) Al+H16.
- Lur gaineko teleaginteko ebakitze zentro aurrefabrikatu berria, 630 kVA-koa, 20/0,42-0,24 kV-ekoa, lineako bi SF6 gelaxka dituena: bata babeserako da, eta bestea, aldiz, neurketakoa.
–Aurrekontua: 401.131,53 euro.
Nafarroako Gobernuko Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko zuzendariaren urriaren 25eko 274E/2017 Ebazpenaren bidez, ingurumen ukipenetarako baimena eman zitzaion proiektuko instalazioari, neurri zehatz batzuk aplikatzen baldintzapean.
Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 127.1, 131.1 eta 146.1 artikuluekin bat, Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuak proiektuaren separatak igorri dizkie Garapen Ekonomikorako Departamentuko Zainketa Zerbitzuari, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Ingurune Naturalaren Zerbitzuari eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoari.
Apirilaren 18an, Zainketa Zerbitzuak txostena (2018/206882) prestatu zuen, eta bertan honako hau adierazi zen: “aireko bidegurutzerako jarri beharreko zutoin berriak NA-140 errepideko galtzadako kanpoko mugatik 26 metrora daude –hurbilena, behintzat–, eta, beraz, eraikuntza lerrorako ezarritako distantzian (25 metro) baino handiagoan daude; galiboa 8 metrokoa da; beraz, gutxienez ezarritako 7 metrotik gorakoa da”.
Apirilaren 27an, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Ingurune Naturalaren Zerbitzuak txostena (0003-0102-2017-000338) prestatu zuen, eta bertan baldintzak ezarri ziren zuhaitzak mozteko baimen espedientea tramitatzeko eta bidezko kanona edo kalte-ordaina baloratzeko.
Amaitzeko, espedientean badago Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren uztailaren 2ko ofizioa (2018-O-408), jarduketari aldeko txostena ematen diona.
Halaber, eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. eta 144. artikuluetan ezarritakoaren ondorioetarako, Iberdrola Distribución Eléctrica SAUren eskaera jendaurrean jarri zen hogei egunean, iragarkia 2018ko 68. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 10ekoan, eta Diario de Navarra egunkarian, egun berean, argitaratuta. Halaber, eskaera Abaurregaineko eta Jaurrietako udalei ere igorri zitzaien txostena presta zezaten eta epe berean jendaurrean jar zezaten.
Maiatzaren 24an, Jaurrietako Udalak alegazioak aurkeztu zituen herri-lurretako lurzatien desjabetze-prozedurari, zuhaitzak ebakitzeko baimen eta aprobetxamenduari, eta jabetza pribatuko lurzatietan euskarriak instalatzeari buruz.
Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 127.1, 131.1 eta 146.1 artikuluekin bat, Jaurrietako Udalaren alegazioa Iberdrola Distribución Eléctrica SAUri igorri zitzaion, eta horrek erantzuna bidali zuen ekainaren 8an.
Desjabetze-prozedurari dagokionez, Iberdrolak abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 149.2 artikuluan ezarritakoa jaso du. Izan ere, horrek adierazten du onura publikoko deklarazioak “berekin ekarriko duela instalazio elektrikoa jabari, erabilera edo zerbitzuko lurretan, estatuko edo autonomia-erkidegoetako ondare-lurretan, probintziako edo udalerriko berezko edo herri-lurretako erabilerako publikoko lurretan, horietako obra eta zerbitzuetan eta zortasun publikoko eremuetan jartzeko edo horietatik igarotzeko baimena”. Zuhaitzak ebakitzeko baimen eta aprobetxamenduari dagokionez, Iberdrolak jakinarazi du martxoaren 16an baimena eskatu ziola Ingurune Naturalaren Zerbitzuari eta horrek ebatzi zain dagoela. Ezarritako prozeduraren arabera, zerbitzu horrek txostena igorri, eta bertan, besteak beste, kalte-ordainketaren balorazio teknikoa eta haren kudeaketa jasoko dira. Amaitzeko, adierazten du “proiektuak ukitzen dituen lurzati guztiak landa izaerakoak direla eta inola ere ez dela ukitzen lurzati urbanizagarririk”.
Iberdrola Distribución Eléctrica SAUren erantzuna Jaurrietako Udalari igorri ondoren (ekainaren 18ko jaso-agiria), udalak ez du deus adierazi horri buruz. Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 127.4, 131.4 eta 147.2 artikuluekin bat, eta udalak aurkako idazkirik bidali gabe hamabost eguneko epea igaro ondoren, Iberdrolak emandako erantzunarekin ados dagoela ulertzen da.
Nolanahi ere, Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuak Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140.4 artikuluan ezarritakoari eusten dio, desjabetze-espedientea Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen arabera tramitatu ondoren herri-lurretako ondasunak automatikoki desafektatzen direla ulertuta.
Ekainaren 11n, Abaurregaineko Udalak idazkia igorri du, eta bertan honako hau adierazten du: “Udalaren osoko bilkurak, aho batez, aipatutako proiektuarekin eta horretarako eskatutako baimenarekin ados dagoela adieraztea erabaki du”.
Ikusirik espedientean dagoen dokumentazioa, eta kontuan hartuta Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legean eta Energia elektrikoa garraiatu, banatu, merkaturatu eta horniketa egiteko jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan xedatua, Iberdrola Distribución Eléctrica SAUk eskatutakoa onartzea proposatzen da.
Adierazitakoarekin bat, Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak urtarrilaren 15ean emandako 48/2016 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz (2016ko 20. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 1ekoa), eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. eta 36. artikuluetan ezarritakoa betez,
EBATZI DUT:
1. Aurretiazko administrazio baimena ematea Iberdrola Distribución Eléctrica SAUri, “Agoitz-Nagore” eta “Ustaize-Zaraitzu” 20 kV-eko linea elektrikoen elkarketarako eta teleaginte tartekatuko ebakitze zentro baterako.
2. Zehazki, instalazio horren onura publikoa deklaratzea, Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 54., 55. eta 56. artikuluetan, eta hori garatzen duen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 148. eta 149. artikuluetan ezarritakoarekin bat eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140.4 artikuluan aipatutako ondorioetarako.
3. Instalazio hori egiteko aurkeztutako proiektua, David Remírez de Ganuza industria-ingeniari teknikoak sinatua, onestea. Hogeita lau hilabete emanen zaizkio obrak burutzeko.
4. Iberdrola Distribución Eléctrica SAU enpresari onuradun izaera aitortzea desjabetze espedientean.
5. Instalazioak aurkeztutako proiektuari jarraikiz gauzatu beharko dira, eta bat etorri beharko dute Goi tentsioko instalazio elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua onesten duen maiatzaren 9ko 337/2014 Errege Dekretuan eta Goi tentsioko linea elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua onesten duen otsailaren 15eko 223/2008 Errege Dekretuan xedatutakoarekin.
6. Behin proiektua gauzaturik, eskatzaileak zerbitzuan jartzearen akta eskatu beharko du. Eskaera horri erantsiko zaizkio aipatutako araudian ezarritako agiriak eta obra bukaerako ziurtagiria, teknikari eskudun batek sinatua.
7. Aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko baimen administratiboa emanda ere, instalazioa gauzatzeko beharrezkoak diren kontzesio, lizentzia eta baimen guztiak, publikoak nahiz pribatuak, lortu beharko ditu instalazioaren eskatzaileak, aplikatzekoak diren beste xedapen batzuekin bat.
8. Ebazpen hau Garapen Ekonomikorako Departamentuko Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunera eta Zainketa Zerbitzura eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Ingurune Naturalaren Zerbitzura eta Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuko Herri-lurren Atalera igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
9. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
10. Ebazpen hau Iberdrola Distribución Eléctrica SAUri eta ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei jakinaraztea, eta ohartaraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Garapen Ekonomikorako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean. Hartan espediente zenbakia adierazi beharko da.
11. Ebazpen hau Abaurregaineko Udalari, Jaurrietako Udalari eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoari jakinaraztea, eta ohartaraztea haren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
Iruñean, 2018ko abuztuaren 9an.–Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendaria, Roberto Yoldi Echarren.
Iragarkiaren kodea: F1810247