1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
218/2018 EBAZPENA, uztailaren 5ekoa, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak emana, proiektuak, kultur jarduerak eta ereduko programak interes sozialeko deklaratzen dituena Nafarroako Foru Komunitatean kultur mezenasgoa eta bere zerga-pizgarriak arautzen dituen maiatzaren 16ko 8/2014 Foru Legean xedatutakoari jarraikiz.
2018ko maiatzaren 1etik 31ra arte, besteak beste, honako pertsona eta entitate hauek eskaera aurkeztu zuten proiektuak, kultur jarduerak edo ereduko programak interes sozialeko deklaratzeko.
Gayarre Antzokia udal fundazioa | “Del Gayarre al Cielo” |
Gautxoriak Soul Club elkartea | Beltza Weekend jaialdia |
“Centro URPE” elkartea | Artea beste modu batean |
ADItech fundazioa | SciencEkaitza |
Urrotz-Hiriko Ondare Historikoaren Lagunen Elkartea | Urrotz-Hiriko elizako eta eliz inguruko kanpo argiteria moldatzea |
Alesbesko Santa Eufemia parrokia | Arrosarioaren kapera eta erretaula kontserbatzea eta zaharberritzea |
Río Arga poesia elkartea | “Río Arga” poesia aldizkaria |
Ion Iraizoz Alonso | Gris/Mar |
Buñuel aldeko Virgen de Sancho Abarca erretirodunen federazioa | Nafarroako adineko pertsonentzako I. Argazki Lehiaketa eta XXII. Literatura Lehiaketa |
Roger Castiella Sanz | Rythm Project |
Nafarroako Azterlan Historikoen Elkartea | NAHEren Nafarroako historiari buruzko kultur hedapeneko programa |
Atena fundazioa | ATENA konpainia artistikoa |
Arrosadiko Kultur Koordinakunde-Federazioa | La Motxuela aldizkaria |
Kaputxino Anaia Txikien Ordena. Iruñeko Komentua | Vicente Berdusán-en “Atsedena Egiptorako ihesean” izeneko margolanean esku hartzeko proiektua |
The Farandulers elkartea | Scopifest, bideoklipen jaialdia |
Joaquín Pascual Pérez | “Espárrago”, film luzea |
Dictel elkartea | Dibulgazio zientifiko eta teknologikoa Estellerrian |
Teknologiaren Dibulgaziorako Nafarroako Elkartea | Navarra LAN Party |
El Trastero Creativo | LUR |
Javier Napal Alfaro | Kimera |
Fiteroko Sta. María la Real parrokia | Bardako Andre Mariaren Kaperaren mendeurreneko lanak eta ondarea zaharberritzeko eta moldatzeko beste lan batzuk |
Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariaren irailaren 16ko 77/2014 Foru Aginduaren 12. artikuluan aurreikusitako jarduketak burutu ondoren, Mezenasgo Batzordeak eskaerak eta dagokien dokumentazioa igorri zizkion Nafarroako Kulturaren Kontseiluari, ebaluazioa egin zezan.
Eskaerak aztertu ondoren, Nafarroako Kultura Kontseiluak, 2017ko abenduaren 20an, proposamen bat igorri zion Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiari, kulturazkoak diren proiektu eta jarduerak interes sozialeko deklara ditzan, Nafarroako Foru Komunitatean kultur mezenasgoa eta bere zerga-pizgarriak arautzen dituen maiatzaren 16ko 8/2014 Foru Legearen 2.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, legezko testu horren 6.2 artikuluan aurreikusitako irizpideak aplikatuz, hala hartuak izatea merezi dutenez.
Halaber, interes sozialeko ereduko programa deklaratu daitezen Gautxoriak Soul Club elkarteak, ADItech fundazioak, Arrosadiko Kultur Koordinakunde-Federazioak, Dictel elkarteak eta El Trastero Creativok aurkeztutako proposamenei dagokienez, uste da, aurkeztutako informazioa kontuan hartuz, ez dagokiola ereduko programa gisa deklaratzea, baina bai aurkeztutako proiektua interes sozialeko deklaratzea, 2019ko ekainaren 30eko bukaera datarekin betiere.
Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitatean kultur mezenasgoa eta bere zerga-pizgarriak arautzen dituen maiatzaren 16ko 8/2014 Foru Legean eta Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariaren irailaren 16ko 77/2014 Foru Aginduan xedatutakoari jarraituz,
EBATZI DUT:
1. Ebazpen honen I. eranskinean ageri diren proiektuak eta kultur jarduerak interes sozialeko deklaratzea.
2. Ebazpen honen II. eranskinean azaltzen diren kultur jardueren eta proiektuen ereduko programak interes sozialeko deklaratzea.
3. Ebazpen honen III. eranskinean ageri diren kultur jarduerak eta proiektuak interes sozialeko deklaratzea, 2019ko ekainaren 30eko bukaera datarekin betiere, eta ez hartzea ereduko programatzat.
4. Proiektuak eta jarduerak gauzatzen diren bitartean bakarrik izanen du indarra interes sozialeko deklarazioak.
5. Proiektuak eta jarduerak interes sozialeko deklaratuak dituzten pertsona edo entitateak Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariaren irailaren 16ko 77/2014 Foru Aginduaren 22. artikuluak ezartzen dituen betebeharrei daude loturik, bai proiektuari, kultur jarduerari edo ereduko programari dagokionez, bai zerga administrazioari dagokionez.
6. Proiektua edo kultur jarduera interes sozialeko deklaratuagatik, onuradunek berdin-berdin eskuratu beharko dituzte hura gauzatzeko lizentzia, baimen edo komunikazioak, horiek ematea, zeinek bere eskumenen esparruan, beste erakunde batzuei dagokienean.
7. Interes sozialeko deklaratzen diren proiektuak eta kultur jarduerak Nafarroako Gobernuaren Atarian argitaratuko dira, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariaren irailaren 16ko 77/2014 Foru Aginduaren 25. artikuluan ezarritakoari jarraituz.
8. Pertsona eta entitate onuradunek "Sello Mecna" anagrama erabiltzen ahalko dute beren komunikazio, aurkezpen, argitalpen eta dokumentuetan; betiere, zerikusia izan beharko dute interes sozialeko deklaraturik dauden proiektuekin, kultur jarduerekin edo ereduko programekin.
9. Ebazpen hau Idazkaritza Tekniko Nagusira, Nafarroako Zerga Ogasunera eta Kultur Mezenasgoaren Batzordera igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
10. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2018ko uztailaren 5ean.–Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusia, Dori López Jurío.
I. ERANSKINA Kultur jarduerak eta proiektuak |
PERTSONA EDO ENTITATE ONURADUNAREN IZENA | PROIEKTUAREN IZENA | BUKAERA EGUNA |
Gayarre Antzokia udal fundazioa | “Del Gayarre al Cielo” | 2018-12-31 |
“Centro URPE” elkartea | Artea beste modu batean | 2019-08-31 |
Urrotz-Hiriko Ondare Historikoaren Lagunen Elkartea | Urrotz-Hiriko elizako eta eliz inguruko kanpo argiteria moldatzea | 2018-09-30 |
Alesbesko Santa Eufemia parrokia | Arrosarioaren kapera eta erretaula kontserbatzea eta zaharberritzea | 2018-12-31 |
Ion Iraizoz Alonso | Gris/Mar | 2019-12-31 |
Buñuel aldeko Virgen de Sancho Abarca erretirodunen federazioa | Nafarroako adineko pertsonentzako I. Argazki Lehiaketa eta XXII. Literatura Lehiaketa | 2018-09-29 |
Roger Castiella Sanz | RYTHM PROJECT | 2018-12-31 |
Kaputxino Anaia Txikien Ordena. Iruñeko Komentua | Vicente Berdusán-en “Atsedena Egiptorako ihesean” izeneko margolanean esku hartzeko proiektua | 2018-10-30 |
The Farandulers elkartea | Scopifest, bideoklipen jaialdia | 2018-12-31 |
Joaquín Pascual Pérez | “Espárrago”, film luzea | 2020-06-30 |
Teknologiaren Dibulgaziorako Nafarroako Elkartea | Navarra LAN Party | 2018-12-31 |
Javier Napal Alfaro | Kimera | 2019-07-31 |
Fiteroko Sta. María la Real parrokia | Bardako Andre Mariaren Kaperaren mendeurreneko lanak eta ondarea zaharberritzeko eta moldatzeko beste lan batzuk | 2018-12-31 |
II. ERANSKINA Kultur jardueren eta proiektuen ereduko programak |
PERTSONA EDO ENTITATE ONURADUNAREN IZENA | PROIEKTUAREN IZENA | BUKAERA EGUNA |
Río Arga poesiako elkartea | “Río Arga” poesia aldizkaria | 2022-12-31 |
Nafarroako Azterlan Historikoen Elkartea | Nafarroako historia zabalkuntza programa kulturala | 2022-12-31 |
Atena fundazioa | ATENA konpainia artistikoa | 2023-06-30 |
III. ERANSKINA Kultur jarduerak eta proiektuak |
PERTSONA EDO ENTITATE ONURADUNAREN IZENA | PROIEKTUAREN IZENA | AMAIERA EGUNA |
Gautxoriak Soul Club elkartea | Beltza Weekend jaialdia | 2019-06-30 |
ADItech fundazioa | SciencEkaitza | 2019-06-30 |
Arrosadiko Kultur Koordinakunde-Federazioa | La Motxuela aldizkaria | 2019-06-30 |
Dictel elkartea | Dibulgazio zientifiko eta teknologikoa Estellerrian | 2019-06-30 |
El Trastero Creativo | LUR | 2019-06-30 |
Iragarkiaren kodea: F1808954