160. ALDIZKARIA - 2018ko abuztuaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

KINTOKO MANKOMUNITATEA

Usategien enkante publikoa 2018-2022 urteetarako, %20 merkeago

Kintoko Mendi Mankomunitateak enkante publikorako deialdia egin du, plegu itxiaren bidez Kintoko ehiza barrutian usategiak errentan emateko 2018-2022 (biak barne) urteetarako. %20 merkatu ondoren, hauek dira hasierako prezioak:

USATEGIA

PREZIOA

2. USATEGIA

8.360

4.-5. USATEGIAK (batera)

4.720

6. USATEGIA

8.000

7. USATEGIA

10.320

8. USATEGIA

10.320

9. USATEGIA

10.320

10.-11.-12. USATEGIAK (batera)

18.000

ZONALDEAK

PREZIOA

6. ALDEA, PELONO BAJO

8.800

7. ALDEA, PELONO ALTO

3.200

Baldintza fakultatibo eta ekonomiko-administratiboak Baztango Udaleko Idazkaritzan (idazkaritza@baztan.eus) eta Nafarroako Kontratazio Atarian (https://www.navarra.es/home_es/Servicios/PortalContratacion/) daude ikusgai.

Proposamenak Baztango Udaletxean irekiko dira, eskaintzak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo ostiral baliodunean, 12:30ean.

Baztanen, 2018ko abuztuaren 13an.–Mankomunitate-burua, Joseba Otondo Bikondoa.

I. ERANSKINA

Proposamen eredua (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1810298