2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA
Aldaketa 2018ko aurrekontuan. Behin betiko onespena. Kreditu-gehigarria
Batzar Orokorrak, 2018ko ekainaren 21ean egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen hogeita hamahiru mila euroko kreditu-gehigarriaren espedientea, biohondakinen gaikako bilketan laguntzeak 2018an ekarriko duen gastuari aurre egiteko.
Espedientea jendaurrean egon da 15 egun baliodunean, 2018ko 127. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 3an, iragarkia argitaratu ondoren, eta epe horretan inork ez du erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu; hortaz, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz, behin betiko onetsitzat jo da.
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202.3 artikuluan xedatuari jarraikiz, aurrekontu-aldaketa, behin betiko onetsitakoa, argitara ematen da kapituluka laburtua, orok jakin dezan.
GASTUAK:
2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 33.000 euro.
DIRU-SARRERAK:
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 24.000 euro.
8. kapitulua.–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 9.000 euro.
Tafallan, 2018ko uztailaren 27an.–Mankomunitateko burua, Pedro Leralta Piñán.
Iragarkiaren kodea: L1809584