160. ALDIZKARIA - 2018ko abuztuaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN FRANCISCO JAVIER ZAHAR ETXEAREN MANKOMUNITATEA

2018ko aurrekontua. Hasierako onespena

San Francisco Javier Zahar Etxearen Mankomunitateko Batzarrak, 2018ko uztailaren 25ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Mankomunitatearen 2018ko aurrekontua.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Fustiñanan, 2018ko uztailaren 26an.–Mankomunitateko burua, Rebeca Balbuena Sola.

Iragarkiaren kodea: L1809539