160. ALDIZKARIA - 2018ko abuztuaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN FRANCISCO JAVIER ZAHAR ETXEAREN MANKOMUNITATEA

2019ko ekitaldirako aldaketa, tarifa eta tasetan.
Hasierako onespena

San Francisco Javier Zahar Etxearen Mankomunitateko Batzarrak, 2018ko uztailaren 25eko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2019ko ekitaldirako aldaketa tarifa eta tasetan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, eragozpen edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, aldaketa behin betiko onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Fustiñanan, 2018ko uztailaren 26an.–Mankomunitateko burua, Rebeca Balbuena Sola.

Iragarkiaren kodea: L1809534