2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ATARRABIA
Xehetasun-azterketa, Kale Nagusiko 53an (UCC-3 unitatea,
1. poligonoko 181. lurzatia). Hasierako onespena
Atarrabiako Udaleko Gobernu Batzarrak, 2018ko ekainaren 19an egin bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen aho batez:
Lehenbizikoa.–Hasiera batean onestea oztopo arkitektonikoak kentzeko eta igogailua jartzeko xehetasun-azterketaren proiektua Atarrabiako Kale Nagusiko 53ko eraikinean (UCC-3 unitatea, 1. poligonoko 181. lurzatia).
Bigarrena.–Erabakia ukituei jakinaraztea, eta espedientea jendaurrean edukitzea hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik. Erabakia hemengo prentsan argitaratuko da.
Atarrabian, 2018ko uztailaren 25ean.–Alkatea, Mikel Oteiza Iza.
Iragarkiaren kodea: L1809520