2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
VIANA
5/2018 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena
Vianako Udalak, 2018ko ekainaren 21ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen kreditu bereziaren bidezko 5/2018 aurrekontu-aldaketa, Udalaren 2018ko aurrekontuan.
2018ko 131. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 9an, aurrekontu-aldaketa hasiera batean onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
KREDITU BEREZIAK
II. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak:
10.000,00 euro.
VI. kapitulua.–Inbertsio errealak: 30.000,00 euro.
VII. kapitulua.–Kapital transferentziak: 23.000,00 euro.
FINANTZABIDEA:
VI. kapitulua.–Inbertsio errealak: 60.000,00 euro.
VII. kapitulua.–Kapital transferentziak: 3.000,00 euro.
Vianan, 2018ko uztailaren 31n.–Alkate udalburua, Yolanda González García.
Iragarkiaren kodea: L1809834