160. ALDIZKARIA - 2018ko abuztuaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URDIAIN

2018ko aurrekontua. Hasierako onespena

Urdiaingo Udalak, 2018ko ekainaren 7an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2018ko aurrekontua.

Aurrekontua jendaurrean egonen da idazkaritzan, iragarki hau argitaratu eta hamabost egun baliodunean. Epe horretan, interesdunek aztertu eta alegazioak aurkezten ahalko dituzte.

Aplikatu beharreko araudia: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikulua.

Urdiainen, 2018ko ekainaren 21ean.–Alkatea, David Carmelo Oroz Alonso.

Iragarkiaren kodea: L1810388